Ikus-entzunezko instalazioek mantentze lanak behar dituzte, zuzen funtzionatzen dutela bermatzeko. Sail honetan, mantentze lan prediktiboak, prebentiboak eta zuzentzaileak egiten ditugu.
Instalazioak zaintzeko asmoz, teknikari espezializatuak ditugu mantentze lan prebentiboak egiteko. Ikus-entzunezko ekipamenduak berrikusten eta doitzen dituzte aldizka.
Gorabehera edo matxuraren bat gertatuz gero, bezeroari ekipoak lagako dizkiogu, instalazioak etengabe funtzionatzea bermatzeko.
Ekintza eta gorabehera guztien jarraipen zehatza egiten dugu; hartara, erabiltzaileak gorabeheraren egoeraren berri izan dezake web orritik.
Arreta eskaintzea >> aztertzea >> arazoa konpontzea >> txostena egitea





















