Komunikaziorako ikus-entzunezko teknologia eskaintzen dugu. Ikus-entzunezko ekipamendua diseinatzen, hornitzen eta instalatzen dugu punta-puntako teknologian oinarrituta. Enpresa, erakunde, biltzar jauregi, museo, unibertsitate eta abarretarako gure soluzioak erreferentzia dira sektorean. Edozein soluzio automatizatzen dugu, tablet edo ukimen panelen bitartez erraz maneiatzea bermatuz
Ikus-entzunezko bitarteko aurreratuenak erabiltzen ditugu komunikazioa errazteko. Zure ekitaldietarako ikus-entzunezko soluzio sortzaileak diseinatzen ditugu eta horien inguruko aholkuak ematen ditugu. Zure ekitaldira joateko bitarteko tekniko eta langile eskarmentudunak ditugu, arreta eta xehetasun handiz laguntzeko, ekitaldi paregabea bihur dadin.
Ikus-entzunezko ekipamendua eta instalazioak zaintzen eta mantentzen ditugu gure IKT tresna baliatuz, online jarraipena egitea erraztuz. Mantentze lan prediktiboa, prebentiboa eta zuzentzailea eskaintzen dugu, SLAk neurrira diseinatuta. Ikus-entzunezko Azpiegituraren Kudeaketa (GIA).
Egoitza helbidea
Zirkuituko Ibilbidea, 32Ordezkaritza helbidea
Ronda de Azkue 1, BEC Oficina 02.06Ordezkaritza helbidea
Clara del Rey 10Email-a
telesonic@telesonic.es