Helburu berdina duten beste teknologiekin konparatuta, sala digitalak abantaila ugari ditu.
- Erabilera ugaritarako balio du aretoak. Ez da bakarrik hezkuntza eta ikaskuntzara zuzendutako gunea. Taldean burututako beste jarduera ugaritarako ere balio du, aretoaren diseinua kasu konkretu bakoitzerako egiten dugulako.
- Sala digitalaren automatizazioa erabatekoa da. Informazio eta komunikazio sistema guztiak integratuta daude. Hau dela eta, sala maneiatzeko ez da tekniko espezializatu baten presentzia behar. Edozein erabiltzailek erabili ditzake gelan instalatutako teknologiak modu erraz, azkar, fidagarri eta eragile batean.
- Interneten edo Intraneten dagoen informazioa modu erraz, berehalako eta merkean lortu dezakete erabiltzaileek gure sistemen automatizazioari esker.
- Erabiltzaileen parte-hartzea eta elkarreragintasuna bultzatzen dute sala digitalek:
- Audioa, bideoa eta datu digitalak joan etorriko zuzenbidean mugitzen dira gure ordenagailu eta konferentzia sistemei esker.
- Elkarreragintasun hau momentuan gertatzen da, denborarik galdu gabe.
- Gelan instalatzen ditugun sistemak modularrak dira eta, horregatik, handitu, txikitu eta konbinatu egin daitezke. Gaur egungo teknologia berrienak (arbela digitalak, web bulegoak…)eta arruntagoak diren beste batzuk bateratu egin daitezke.
- Sala digitaletan informazioa eta ezaguera prozesatu, bildu, grabatu eta banatu egin daiteke. Hau da, birziklatu daitekeen informazioa eta ezaguera sortzen da gure aretoetan. Honi esker, behin ospatutako gertakizun bat pertsona ugarik bizi dezakete une eta munduko toki ezberdinetan.
- Partehartzaileak fisikoki edo birtualki egon daitezke sala digitalean eta, edozein modutan, beraien presentzia gertatzen ari denaren partaide izan daitezke. Distantzia ez da inoiz gehiago oztopo bat izango sala digitalei esker.