Komunikazio eta informazio teknologiek dualtasun kurioso bat dute. Batetik, eta beti ere automatizazioari esker, erabiltzaile ez espezializatuek erraz, azkar eta modu fidagarrian maneiatu ditzakete. Baina, bestalde, tekniko espezializatuei esker teknologia hauei etekin gehiago ateratzen zaie. Tekniko hauek plus berezi bat eskaintzen dute. TELESONICen teknikoek, aretoko sistemen erabilpen eroso eta seguruago bat ziurtatzen dute. Beraiei esker, kongresu antolatzaileak ez dira teknologiaren kudeaketaz arduratu behar. Sistemen etekin handiagoa lortzen dute. Honetaz gain, sortu litezkeen arazo teknikoak konpontzen dituzte eta partehartzaileei (kazetariei, politikariei eta abar) teknologiak nola erabiltzen erakusten diete. Arrazoi guzti hauengatik, gure bezeroei teknikoak kontratatzeko aukera ematen diegu, bai kasu puntualetarako, bai modu iraunkorrean. TELESONICen hogei eta hamar bat teknikok egiten dute lan. Kongresuetan eta prentsaurrekotan espezializatutako teknikoak dira. Instalazioak eta teknologiak ezagutzen dituzte, baita kongresuen antolakuntza eta protokolo gaiak eta komunikabideen ohizko eskariak ere. |
|
Zerbitzu honekin bezeroen behar konkretu bat asetu nahi dugu: enpresa edo instituzio ugarik Komunikazio eta Informazio Teknologiak eduki nahi dituzte baina ez dute aurrekontu nahikorik tekniko espezializatuak langile finko bezala kontratatzeko. TELESONICi esker, hau ez da gehiago arazo bat izango. |
|