|
|
Sarrera kontrola:

Gure lehentasuna enpresetan soilik baimenduak dauden pertsonak, langileak eta bisitariak, sartzen uztea da. Horretarako, intrusio sistema adimentsu bat instalatzen dugu.
Bi motatako sarrera kontrolak ditugu: Batetik, bezeroek modulu konkretuak aukeratu ditzakete. Modulu hauek beranduago instalazioa osatzen joateko aukera eskaintzen dute. Bestetik,, aldez aurretik diseinatutako pakete itxiak ditugu.Zirkuitu itxiko telebista sarea
Era berean, gure ustez, funtsezko beharra da enpresen barruan uneoro zer gertatzen den jakitea. Bigilantzia sistema garden eta zehatz bati esker, gertaera arriskutsuak ekiditea posible izango da. Horretarako, zirkuitu itxiko telebista sarea instalatzen dugu. Honi esker, enpresan gertatzen ari denaren etengabeko segimendu zehatza eduki daiteke.

Mota eta aukera ezberdinetako produktuei esker, poltsiko guztietara moldatzen diren konponbideak eskaintzen ditugu: bideokamerak, autodomeak, monitoreak, bideo grabagailuak, grabagailu digitalak, mikropozesadoreei esker funtzionatzen duten kontrol sistemak, transmisio sistemak eta bigilantziarekin zerikusia duten beste ekipo ezberdinak.