
Gaur egungo gizartean geroz eta beharrezkoagoa da segurtasuna. Bai instituzio publikoen eta bai enpresa pribatuen segurtasun eskaria hazi egin da azken urteotan. Erasoak saihestea, langileak eta instalazioak arriskuan jar ditzaketen gertaerak kontrolatzea eta, azken finean, salbu sentitzea da gaur egungo instituzioek eskatzen dutena.
TELESONICen eskari hau kontuan hartu dugu eta segurtasun eta bigilantzia teknologiak eskaintzen ditugu behar hau asetzeko. Produktu eta pakete modularrak instalatzen ditugu, sistemak bezeroen behar konkretuetara mugatu daitezen.
Gure segurtasun eta bigilantzia sistemei esker, arazoak aldez aurretik antzematea posible izango da. Hala ere, beranduegi izanez gero, ondorio garratzenak leundu ditzakegu. Batetik, TELESONICen ulertzen dugu arriskuak aurrezaintzea instituzio eta enpresa guztien funtsezko beharra dela. Horregatik, segurtasun sistema prebentiboak eskaintzen ditugu. Hauen helburua, erasoak eta uste-gabeko gertaerak aldez aurretik ikusi eta geldiaraztea da. Baina, bestetik, badakigu, zoritxarrez, enpresa guztiak egoera okerrenari aurre egiteko prest egon behar direla. Gure teknologiari esker, gertaerak sortutako kalteak murriztu egiten ditugu.
Teknologiaren erabilera erraz, azkar eta fidagarriago bat lortzeko, integrazio sistema bat eskaintzen dugu. Honek prozesu tekniko guztiak sinplifikatzen ditu. Edozein erabiltzailek maneiatu ditzakete instalazio hauek, tekniko espezializatuen laguntzarik gabe.
Sistema hauek instalatzeaz gain, mantendu eta eguneratu ere egiten ditugu. Era berean, teknologia guztiak integratzen ditugu haien erabilera erraz, azkar, fidagarri eta eraginkorrago bat lortzeko.
Gipuzkoa eta Arabako justizia jauregi guztien, Eusko Jaurlaritzaren, kiroldegi ugariren, enpresa pribatu askoren eta beste hainbat instituzio publikoren segurtasuna babesten dugu TELESONICen.