TELESONIC-en badakigu teknologiaren erabilera batzuetan zaila izaten dela. Horregatik, gure proposamena ez da betikoa: erabilerraza, azkarra, fidagarria eta intuizio hutsez maneiatzen den teknologia eskaintzen dugu. Hau automatizazio eta kontrol sistemei esker lortzen dugu.
Erosotasun honen gakoa sistemen programazioan dago. TELESONICen sistema bizkorrak, intuitiboak, automatikoak eta modularrak sortzen ditugu. Gure programak modulu independente eta autonomoetan antolatzen ditugu. Horrela, modulu bakoitzarekin lan egin dezakegu sistema guztia nahasi gabe. Teknologiaren eguneratze prozesua hobetzen du honek.
Gure programazioak hiru onura eskaintzen ditu:
Lehendabizi, teknikoek beraien lana hobe egin dezakete aldez aurretik prestatutako formulazioei esker. Honek ez du, kontrola galtzen dutenik esan nahi. Teknikoek beti izango dute askatasun nahikoa, nahi izanez gero, teknologia eskuz maneiatzeko.
Bigarrenik, edozein erabiltzailek maneiatu ahalko du instalazioa. Honek, teknikoekiko menpekotasuna murrizten du.
Hirugarren eta azkenik, teknologiak berak beharren bat duenean erabiltzaileari jakinarazten dio.