
TELESONICen ikusentzuneko sistemak lan prozesuetan integratzen ditugu. Gure teknologia guztiak automatizatuak dira, erabilerrazak, intuizio hutsez maneiatu daitezkeenak. Honi esker, informazioaren trukea, komunikazioaren eta ezagutzaren sormena bultzatzen dugu. Erabakiak hartzea jada ez da prozesu luze eta gogorra izango informazio eta komunikazio teknologiei esker. Distantzia ere ez da zailtasun bat izango. Gure sistemei esker, urruti dauden pertsonak kontaktuan y lan eraginkorrean jartzen ditugu.
Bezeroen beharren araberako instalazioak egiten ditugu. Horretarako, zabalik dauden proiektuak aurkezten dizkiegu bezeroei eta, haien iradokizunei kasu eginez, aldaketak egiten ditugu.
Ikusentzuneko teknologiaren erabilera batzuetan zaila izan ohi da. Horregatik, gure teknologiak automatizatzen ditugu. Honekin haien erabilera erraza, azkarra, fidagarria eta sinplea lortzen dugu.
Urteak joan diren hala, Telesonicen esperientzia zabala lortu dugu ikusentzuneko aretoak instalatzen. Esperientzia honi esker, gure jakintza hobetu dugu eta kasu bakoitzarentzako hobea dena lortzen ikasi dugu. Behar sofistikatuenak eta xumeenak asetzen ditugu. Mota ezberdin ugaritako aretoak egokitzen ditugu: kongresu jauregiak, harrera-ospakizunak eta hitzaldiak ospatzeko gelak, Udaletxe, Foru Aldundi eta Legebiltzarretarako batzarrak, kulturetxeak eta abar egokitzen ditugu