TELESONIC enpresa familiar bat da. Laurogei urteetan zehar, hiru belaunaldi ezberdinek zuzendu dute puntako teknologia lantzen duen enpresa hau: José Olano Sarasolak, Tomas Olano Telleriak eta Andoni Olano Cabaleirok.
Gaur egun, TELESONIC enpresa taldeak teknologiarekin zerikusia duten hiru alor ezberdin lantzen ditu: ikus-entzunezko instalazioak, segurtasuna eta zainketa sistemak eta ikus-entzunezko zerbitzuak.
Enpresa honen istorioa 1935garren urtean hasi zen, Jose Olano Sarasolak soinuari zuzendutako negozio txiki bat ireki zuenean. Enpresa honek EGIA BOZGORAILUAK zuen izena eta Donostiako Parte Zaharreko Narrika kalean zegoen kokatuta. Hasieran, langile gutxi batzuk besterik ez zituen eta bere negozioa soinu teknologiara mugatua zegoen.
Bi adibide: Batetik, EGIA BOZGORAILUAK Lasarten ospatu zen Formula 1eko Espainiako Premio Handia soinuztatu zuen. Bestetik, Donostiako Atotxa estadioko megafonia sistema instalatu zuen.
Pixkanaka, enpresa hazten joan zen. Lan gehiago, langile gehiago eta merkataritza-establezimendu berriak.

1966garren urtetik aurrera Olanotarren bigarren belaunaldiak, Tomás Olano Telleriak, hartu zuen EGIA BOZGORAILUAK en zuzendaritza. Tomas Olano funtsezko behar batetaz ohartu zen: bai enpresa pribatuek, bai publikoek, soinu aparatuak eduki nahi zituzten baina ez zuten beharrezko prestakuntza aparatu hauek ez instalatzeko, ez erabiltzeko ere. Beraz, tekniko espezializatuen beharra sortu zen: teknologia instalatu eta kontrolatu zezaketen teknikoen beharra. Horrela, Olanok behar hau asetzeari ekin zion eta, honi esker, EGIA BOZGORAILUAK enpresa hazi egin zen.
Telebistaren sormena erronka berri bat izan zen EGIA BOZGORAILUAK entzat. Orduraino imajinari garrantzi gutxi ematen zitzaion baina, telebista zabaltzen joan zen ahala, lehentasuna hartzen joan zen. Tomas Olano Telleriak argi zuen hori eta horregatik negozioa zabaltzea erabaki zuen. Honela, imajinarekin zerikusia zuten sistema berriak ere eskaintzen hasi zen.

1985garren urtean, EGIA BOZGORAILUAK sozietate anonimoa bilakatu zen eta TELESONIC S.A . deitzera pasa zen.

Orduan, Tomas Olanok gizartean funtsezkoa zen beste behar bat sumatu zuen eta TELESONIC beste mota batetako sistemak sortzen hasi zen: segurtasun eta zainketarekin zerikusia zuten sistemak.
Era berean, TELESONIC ikus-entzunezko zerbitzuak eskaintzen hasi zen: ikus-entzunezko teknologia erabiltzen zuten kongresuetarako tekniko espezializatuak alokatzen hasi zen. Tekniko hauek gertaerak antolatzen zituzten, kongresuen ospakizun egoki bat bideratuaz.
Ikus-entzunezko sistemen eskaria hazi egin zen, baita segurtasun eta zainketa teknologiena ere. Negozioa primeran zihoanez TELESONIC en langile kopurua hazi egin zen.
1998garren urtetik gaur egunerarte, Andoni Olano k, Mikel Eguren en kolaborazioarekin, zuzentzen du TELESONIC enpresa taldea. Beraiekin batera, enpresa aro berri batetan murgildu da: komunikazio aroan.
Batetik, Informazio eta Komunikazio teknologiek garrantzia irabazi dute. TELESONIC ek duen berrikuntza irrikari eta uneoroko ikerketari esker, teknologia hauen guztizko integrazio eta automatizazioa lortu da. Honi esker, sistemak erraz, azkar eta modu fidagarrian erabili daitezke. Iraultza hau sistemen informatizazioari esker lortu dugu. Audioa, bideo eta datuak sarean jaso eta maneiatzen ditugu.

Bestetik, segurtasun eta zainketa sistemak bikaindu ditugu gaur egungo munduan haien eskaria uneoro hazi egiten delako. Sistema ekonomikoak, erabilerrazak eta bereziki fidagarriak eta eraginkorrak eskaintzen ditugu enpresen eta langileen segurtasuna bermatzeko.

Eskaintzen ditugun ikus-entzunezko zerbitzuak ere osatu eta hobetu ditugu. Gaur egun, TELESONIC ek Euskal Herrian ospatzen diren gertaera gehienak kudeatzen ditu. Soilik esparru honetan, hogeita hamaika langilek egiten dute lan TELESONIC en. Prentsaurrekotan eta kongresuetan espezializatutako teknikoak dira. Instalazioak maneiatzen dituzte, gertaeren protokoloa jarraitzen dute eta komunikabideen eskariei kasu egiten diete.