TELESONIC goi mailako ikusentzun eta segurtasun teknologietan espezializatua dagoen esperientzia luzeko enpresa da. Berrikuntzarekin konpromiso tinkoa dugu TELESONICen.
Gure helburu nagusia, ikusentzun eta segurtasun teknologien integrazio eta automatizazioari esker, enpresen lehiakortasuna hobetzea da. Momentu oro, bezeroen beharrak asetzea bilatzen dugu. Jomuga hau lortzeko, sinplea, azkarra, eraginkorra eta erabilerraza den teknologia bultzatzen dugu. Horrez gain, eta beti enpresen beharren arabera, asistentzia teknikoa eskaintzen dugu edozein ekitaldietan ikusentzuneko sistemak maneiatzeko.
Hiru alor ezberdin lantzen ditugu TELESONICen.

Informazio eta komunikazio teknologiekin egiten dugu lan. Audio, bideo eta datuak integratzen dituen teknologia erabiltzen dugu informazio trukea eta komunikazio espazioen sormena bultzatzeko. Guk sortutako espazioetan bezeroek ezagutza sortu dezakete eta erabakiak har ditzakete.
Mota ezberdin ugaritako aretoak egokitzen ditugu: kongresu jauregiak, harrera-ospakizunak eta hitzaldiak ospatzeko gelak, Udaletxe, Foru Aldundi eta Legebiltzarretako batzarrak, kulturetxeak eta abar.
Horrez gain, segurtasun eta bigilantzia sistemak instalatzen ditugu. Enpresak eta langileak babesten ditugu goi mailako teknologiari esker.